943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

Informazioa

Barazkigintza ekologikoa

Contato: Gorka Iñurritegi
Adina: 6 urtetik aurrera
Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13
Iraupena: 3 ordu
Prezioa: ikasleek 4€/pertsonako, helduek 7€/pertsonako (prezioak BEZ barne). 
Ordainketa modua: Eskura edo banku transferentzia bidez

Ordutegia: Goizez: 10:00-etatik  13:00-etara / Arratsaldez: 16:00-etatik 19:00-etaraBixita erreserbatu

Deskribapena

San Miguel baserrian, nekazaritza ekologikoan apustu egiten dugu, baliabide naturalak zentzuz erabiliaz. Gure helburu nagusia, epe luzera lurraren emankortasuna mantendu edota hobetzea da.

Nekazaritza ekologikoa ongarri eta pestizida kimiko, gehigarri, eta orokorrean sintesiko produktu kimiko guztiei uko egiten dion abere eta labore ekoizpen sistema bat da.

Ostera, ingurugiroa hondatu eta elikagaiak kutsatu gabe ekoizpena bermatzen du; kultiboen txandatzeak, biodibertsitatearen lanketa, izurriteen kontrol biologikoa, ongarri berdeak eta bestelako teknikak erabiliz, lurraren emankortasuna eta ekosistemaren oreka mantendu eta hobetzea lortzen da.

Non gaude

San Migel Baserria Legazpi (Gipuzkoa)