943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

AZKEN OHARRA

Natur Eskola Bizia

“Baserria Natur Eskola Bizia” proiektu pedagogikoa duela 20 urte proposatu zen Goimenen (Goierriko Mendi Nekazaritza elkartean) eta urtebetera 1993-4 ikasturtean jarri zen martxan. Bitartean baserritar talde bat eratu zen, pedagogikoki formatu, baserriak egokitu, material didaktikoa sortu eta diru laguntzak lortu ziren.

Zazpi jarduera desberdin eskaintzen dira. Artzantza-gaztagintza, frutazaintza-mermelada, ogigintza, Igartubeiti euskal baserria, erlezaintza, baratza ekologikoa, euskal keramika eta Ordiziako azoka-erosketak.

Ekintza guztietan garrantzia handia du ikasleak berak prozesu guztian parte hartzeak eta egiten duena etxera eramateak.