943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

Informazioa

Baserriko produktuen salmenta zuzena Ordiziako merkatuan

Kontaktua: Pili Eskisabel
Adina: 6 urtetik aurrera
Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 45, helduak gehinez 26
Iraupena: 3 ordu
Prezioak: umeak 4€/pertsonako, helduak 7€/pertsonako (prezioak BEZ barne).
Ordainketa mota: eskuz edota banku transferentzia bidez.

Ordutegia: Goizez: 10:00-etatik 13:00-etara / Arratsaldez: EzBixita erreserbatu

Deskribapena

EUSKAL HERRIA ETA GOIERRIKO BIHOTZEAN: ORDIZIAKO AZOKA

Ordiziako azoka XI-XII mendeetan San Bartolome ermitaren inguruan ospatzen hasi zenetik makina bat istorio eta gertaera bizi izan ditu. Ziurrenik garrantzitsuenetarikoa 1512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari “urtean zehar, asteazkenero, merkatu librea, zergarik gabea, egiteko errege baimena” eman izana. Hau dugu, hain zuzen ere, gaur egun oraindik, alde zaharraren bihotzean, Plaza Nagusian eta inguruetan, ospatzen den asteazkeneroko azokaren erreferentzia historiko nagusia.

Horrela arautu zenetik, gora beherak gora behera, mendeetan aurrera egin zuen, XVIII mendean erabat asentatu arte. Trenaren etorrerak, 1860ko hamarkadan, bultzada handia eman zion azokari eta herriari.

(Pie de foto 1) 1925 urtean berriz, hainbat behar eta eskakizunei erantzunez, egun ikus dezakegun estalkia eraiki zitzaion Plaza Nagusiari.

Honela, bere historia eta tradizioan oinarrituta Ordiziako azoka erreferente bihurtu da nekazal munduko produktuentzat. Besteak beste, baserriko fruta eta barazkientzat, Idiazabal gaztarentzat edota arkumearentzat.

GARAIAN GARAIKO BASERRIKO ETA KALITATEZKO PRODUKTUAK

Ordiziako azoka, sortu zenetik, bertako produktuekin dago estu-estu loturik; inguruko baserritarrek urte sasoi bakoitzean bere baserrietan ekoizten dituzten baserriko eta kalitatezko produktuekin hain zuzen ere. Azokan baserritarren beraien eskutik jasotzen ditugun produktu hauek gure nortasunaren eta kulturaren emaitza bikainak ditugu, gure arbaso eta tradizioarekin, inguru eta naturaren zikloarekin lotzen gaituzten sustraiak.

Baserrian bertan ekoiztu eta bere momenturik onenean bildu eta eskainitako produktuak izateak, hauen freskotasuna eta kalitatea bermatzen dizkigu, gastronomiarik onenarekin gozatzen eta gure osasuna zaintzen lagunduz.

Ordizia azoka. Merkatua mokadu batean. Bisita gidatuak, baserriko produktu naturalak.

Non gaude

Santa Maria kalea 24. Ordizia (Gipuzkoa)