943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

Informazioa

Pott Keramika

Kontaktuak: Maite eta Jone Urain
Adina: 6 urtetik aurrera
Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13
Iraupena: 3 ordu
Prezioa: ikasleek 5€/pertsonako, helduek 9€/pertsonako (prezioak BEZ barne). 
Ordainketa modua: Eskura edo transferentzia bidez

Material didaktikoa

Ordutegia: Goizez: 10:00-etatik  13:00-etara / Arratsaldez: 16:00-etatik 19:00-etara Bixita erreserbatu

Deskribapena

1992-an Maite Salutregik eta Jone Urainek Pott Keramika tailerra sortu genuen Itsason. Bertan  keramikako lanak sortzen ditugu irudimena eta sormena landuz .

Hasieran zirriborro bat egiten dugu paperean gure ideiak isladatzeko, ondoren bustina erabiltzen dugu  ideia horiek gorputzeko teknika ezberdinak erabiliz.

Gure tailerrera etortzen denak, lurra, ura, airea eta sua, naturaren lau elementuak, elkartzeko aukera izango du keramika landuz. Prozesu guztia azalduko diegu, lan egiteko teknika ezberdinak ikusiko ditugu. Gure arbasoek nola lantzen eta erabiltzen zuten keramika eta gaur egun zer egiten den ere komentatuko dugu.

Keramikaren bitartez gure ideiei eta emozioei forma ematen diegu.

Non gaude

Itsasoko plaza. Itsaso (Gipuzkoa)