943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

Informazioa

Erlegintza ekologikoa.

Kontaktua: Iosune Epelde
Adina: 6 urtetik aurrera.
Grupoen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13.
Iraupena: 3 ordu.
Prezioa: ikasleak 5€/pertsonako, helduak 9€/pertsonako (prezioak BEZ barne). 
Ordainketa mota: Diruz edota banku transferentzi bidez. 

Ordutegia: Goizez: 10:00-tik 13:00-tara / Arratsaldez: 16:00-tik a 19:00-etara Bisita erreserbatu

Deskribapena

1970eko hamarkadan hasi ginen erleekin harremanetan. Urola bailaran jarri genuen lehenengo erlauntza eta poliki poliki euren bizitza ezagutzen joan ahala kopurua ere gehitzen joan ginen. Biltegi bat behar, eta 1995ean AIKUR eraiki genuen.

Garai hartarako BASERRIKO ATEAK ZABALIK proiektua abian zen eta baserritar talde horren barruan sartu ginen. Bertan erleen ezkutuko bizitza erakusten hasi ginen, batik bat eskola umeei.

2007. urtean beste pauso bat eman genuen eta AIKUR erle museoa izatera iritsi zen.

Hasieran, Elias eta Josune, ginen lehenbiziko erlauntza jarri genuenak. Azken urteotan, Aitor, seme zaharrena ere guztiz murgildu da eta zenbait unetan famili osoaren laguntza eta inplikazioa behar izaten dugu.

Gaur egun 280 bat erle dauzkagu.

Udazken, negu eta udaberrian erle gehienak Gipuzkoan ditugu. Udaberrian egiten duten eztia jaso ondoren, Arabako mendietara eramaten ditugu, beste ezti mota bat lortuz

Eztia da gure produktu nagusia. Hala ere ez da erlauntzetik ateratzen dugun produktu bakarra. Ezin ahaztu argizaria eta propolia. Argizaria kandelak eta ukenduak egiteko erabiliko degu eta propolia antiseptiko bezala.

Erlearen onurak ez ditugu erlezainok soilik jasotzen. Gure inguruko landare eta zuhaitzen polinizaziorako beharrezko intsektua baitugu.

Gurera inguratzen den taldeak, bere jakinmina zuzenean eta didaktikoki asetzeko aukera dauka. Ondoren bakoitzak kandela bana egingo du, antzina eginten zen modura, argizari urtuarekin eta ezti pote bat ere ontziratuko du, biak etxera eramango dituelarik.

Aikur inguruan, osteratxo bat eginez, landare ezti-emaileak ezagutu ditzakegu. Eguraldiak laguntzen duenean erleak lorez-lore lanean dabiltzala ikusten ditugu eta naturako partaideak direla konturatuz, gozatzeko aukera ematen digute.

Aikur inguruan topa dezakezuten erlauntz batzuk, enbor hutsez, edo buztin eta zuntz naturalez eginak.

Aikur erle museoa

Non gaude

Camino de Santa Barbara 37. Urretxu (Gipuzkoa)