943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

Proiektua

“Baserria, Natur Eskola Bizia!” Goierri Garaiko baserritar kolektibo batek bultzatutako proiektu gogotsua da. Bere helburua hiritarrak baratzeko eta baserriko elikagaien ekoizleak, tradizioak eta eskulana kontserbatzen dituzten eta gure paisaia zaintzen duten horiek gertutik ezagutzera ematea da.

Ingurumen eta jasangarritasun hezkuntzako proiektua da, ekintzarako hezkuntzakoa, zeharkakoa, aurretikako ideia askorekin amaitu nahi duena, gogoeta egiteko gonbitea egiten duena eta Hezkuntzako Lege Organiko berrian sartuta dagoena.

Museo eta interpretazio baliabide modernoak eskaintzen ditu, ondo ekipatutako tailerrak eta kalitatezko materialak. Ekintzak baserrietan bertan edo ingurunean egiten dira eta baserritarrek diseinatu dituzte, gaian espezializatutako pertsonen laguntzaz, eta beraiek zuzendu eta dinamizatzen dituzte.

Ekimen hau eskola orduetan ikasleei, euskaltegiei, aisialdi edo kultur elkarteei edo lagun edo familia taldeei dago zuzenduta.

Mermelada edo ogia egiten ikasi nahi baduzu, gazta egiten duzun bitartean artzaintzaren historia ezagutu nahi baduzu, edo erleen bizitza sozialari eta erlezaintzaren aplikazioei buruzko bitxikeriak aurkitu nahi badituzu, barazkiak landatzerakoan humusarekin eskuak zikindu edo abarkak josi nahi badituzu, “Baserria, Natur Eskola Bizia”-n egin dezakezu.

Helburuak

1.- Alde batetik eskolei ikasgela berezi bat eskaintzea irakasle eta guzti. Bertan natura, abere, elikadura, osasuna, iraunkortasuna, ingurumenari buruz era praktiko baten ikasteko aukera emanez. “Baserriko ateak zabalik” eta “Eginez ikasi” definitu da ere proiektu didaktiko hau.
2.- Bestalde baserritarrari beste jarduera bat eta diru iturri bat eskaintzen zaio, produktore huts izatetik irakasle lana aitortuz.

Laguntza eta babesa

Eskola bizi hau Foru Aldundiak eta Goierri Garaiko Udalek babestu eta laguntzen dute Goimen Landa Garapen elkartearen bidez, era horretan eskolei prezio egoki baten eskaintzen zaielarik.

Ekintzak

Zazpi jarduera desberdin eskaintzen dira. Artzantza-gaztagintza, frutazaintza-mermelada, ogigintza, eskulangintza-keramika, erlezaintza, baratza ekologikoa eta Ordiziako azoka-erosketak.
Ekintza guztietan garrantzia handia du ikasleak berak prozesu guztian parte hartzeak eta egiten duena etxera eramateak.

Balorazioa

Urte hauetan 75.000 ikasle inguru pasa dira baserri hauetatik eta bai ikasle, bai irakasleen balorazioa oso ona izan da. Bisita eguna ez da jai eguna baizik beste modu batera ikasteko aukera, handik urteetara ere gogoratzen dutena.

Ikasle berriak

Hasieran bereziki eskolei zuzendua bazen ere, gero eta talde gehiago azaltzen da euskaltegi, guraso umeekin, jubilatu, herrietako kultur etxe, aisialdi talde… Horrek kontsumitzailearekin zuzenean egoteko aukera ematen du.

Material didaktikoa

2.010. urtean lehen hezkuntzarako material didaktiko berria sortu du horretan espezializatutako talde batek, ziklo bakoitzeko ariketa-jokuak sortuz. Web orrian aurkituko dituzue.

Agri-kultura

Kultura gizakiaren balorerik garrantzitsuena da, bere harremanen oinarria delako, baina batzuetan ahaztu egiten zaigu kultura guztien oinarrian agri-kultura dagoela, hau da gizaki eta naturaren arteko harreman orekatua eta hori dela naturaren eta gizakiaren osasunaren oinarri garrantzitsu bat. Baserrian oraindik zorionez ikas daiteke guzti hau.