943 72 06 26 / 630 70 25 87 - info@natureskolabizia.com

Informazioa

Ogigintza ekologikoa

Adina: adin guztiak
Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13
Iraupena: 6 ordu
Prezioa: ikasleek 7€/pertsonako, helduek 12€/pertsonako (prezioak BEZ barne).
Ordainketa modua: Eskura edo transferentzia bidez

Frutazaintza ekologikoa

Adina: 6 urtetik aurrera
Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13
Iraupena: 3 ordu
Prezioa: ikasleek 4€/pertsonako, helduek 7€/pertsonako (prezioak BEZ barne).
Ordainketa modua: Eskura edo transferentzia bidez

Material didaktikoa

Ordutegia: Goizez: 10:00-etatik 13:00-arte / Arratsaldez: EzBixita erreserbatu

Deskribapena

I. HARIZTIZABAL BASERRIA

XVI. mendeko baserria da. Sagardoa egiteko dolare (prentsa) erraldoi baten egitura du, garai hartan Ternuara baleak ehizatzera zihoazen euskal arrantzaleentzako sagardoa egiteko. Herri bideak barrutik zeharkatzen du baserria.

2005. urtean Kultur Ondareko Monumentua izendatu zuen Diputazioak.

Baserriak 10ha.ko lursaila du: zelai, sagasti eta hariztiaz osatua. Mendeetan bertan bizi izan diren baserritar familiek zaindu eta edertu dute eta era berean lur honek elikatu eta etxeak babestu ditu.

II. BASERRITARRAK

1979. urtean Arrasateko bikote gazte bat etorri zen Hariztizabalera. Baserrian eta baserritik bizi nahian eta hau gauzatzeko baserriaren etorkizunari begira, dibertsifikazioa eta ekologiaren bidetik jo zuten.

Lagun ugari pasa da baserritik, baserriko bizitza ezagutzen edo euskara ikasten eta denontzako izan da lana, jana eta elkarrizketarako tartetxo bana. Hori izan da baserriko beste helburua: kale eta baserriaren arteko zubia egitea da eta horren beste adibide bat proiektu hau bera.

III. JARDUERA 1. FRUTAZAINTZA EKOLOGIKOA

Jateko sagarraren apustua egin zen, bertako sagar mota ugari berreskuratuz eta beste kanpoko zenbait egokitzen saiatuz.

Gaur egun 2,5 ha.tan 70 espezie eta barietate baino gehiago daude, batik bat sagarrondoak, baina baita udareondo, kiwi, hurritz…

Fruta arbola zuhaitz oso berezia da, urtean zehar eguzkitik jasotzen duen argia biltzen doa fruituan eta udan-udazkenean eskaintzen digu eguzkiaz gozatzen jarraitu dezagun negu-neguan ere, gaixotasunetik babestuz.

Horretarako sagarrari iraun erazi behar diogu: toki fresko baten gordez edo sagardoa, zukua edo mermelada eginez. Fruta arbolak ikusi eta sagarrak dastatzeaz gain, mermelada izango da hain zuzen baserrira hurbilduko den taldeak egingo duena, bakoitzak bere potea etxera eramango duelarik.

IV. JARDUERA 2: OGIGINTZA EKOLOGIKOA

Baserrian astean bi egunetan egiten da ogia, inguruko herrietan saltzeko. Biolur elkartean Gipuzkoako beste okinekin batera formazioaz, lehengo gari motak berreskuratzeaz, kalitatearen ikerketaz… arduratzen dira.

Ogia egunero jaten dugun arren misterio bat izaten jarraitzen du haurrentzako eta helduentzako. Hori ezagutzeko gari landaretik hasiko gara, zereal desberdinak ikusi eta bereiztuz. Ondoren aletu eta ehoko dugu irin goxoa lortuz harrizko errota baten.

Bahearen laguntzaz alearen azal gogorrena kenduko diogu irin integralari, barruko azalak eta bihotza (ernamuina) irin txuriarekin batera geldituko direlarik.

Horrekin ogia egiten hasiko gara: ur epela, gatza eta bezperan prestatutako oreaurrea (legami naturala) gehituz, ore handi bat eginez.

Loaldi baten ondoren zatitu eta bakoitzak bere ogia egingo du, gustuko itxura emanez. Eta beste loaldi baten ondoren, ogia ondo hazi denean laberatuko dugu. Bakoitzak bere ogia eta gailetak eramango ditu etxera.

Ogia oso lotia denez, loaldiak bazkaldu eta jolas egiteko aprobetxatuko dira. Horretarako badira toki eta sorpresak baserri barruan eta kanpoan.

V. BASERRIKO BESTE ZENBAIT BALIABIDE:

1,- Sagastia garbitzen laguntzeko poniak daude. Abere txiki eta eskurakoiak.

2.- Baserriaren orekarako eta egurra, garoa, perretxikoak… biltzeko harizti eder bat. Hortik ote dator baserriaren izena?

3.- Eguzkia da bizitza eta nekazaritzaren benetako oinarria, bere argia jasotzen dute landareek abereei jaten emanez edo gizakiontzako barazki eta fruituak sortuz. Baina badira indar hau erabiltzeko beste modu batzuk ere, horietako bi:

  • Eguzkindarrez beroturiko ura
  • Eguzkindarrez sorturiko argindarra

Hariztizabal baserria

Non gaude

Itsaso auzoa, 34.Ezkio- Itsaso (Gipuzkoa)